Resident Evil: Apocalypse (Resident Evil: Apocalipsis) *
Birus anker batek Raccoon hiriko biztanle ia guztiak akabatu ditu. Jill eta Carlos bizirik irten dira. Arriskuak bere horretan darrai oraindik, baina. Zorionez, ez daude bakarrik. Alice ausarta izango baitute bidelagun kreatura lazgarri eta zonbi ilunen aurkako borroka gordinean. Umbrella korporazio zitalak, ohiko zonbi eta kreatura beldurgarriez gain, Nemesis izeneko arma sekretu bat du. Milla Jovovich zinema izartxoaren neurrira diseinatutako luxuzko bideo-joko bortitza da. Game over!