Rencor (Rancoeur) ***
La primera noche de mi vida filma zuzendu zuenetik ezuste atsegin ugari eman dizkigu Miguel Albaladejok. El cielo abierto liluragarria ere zinema espainiarrak azken urteotan eskainitako harribitxi bakanetarikoa gutxietsia erabat da. Hoteltxo merke eta jatetxe txiroetan kantari aritzen den abeslari tristea da Chelo. Egun batean, bere zorigaitzaren errudun nagusiarekin Toni mutil-lagun ohia egingo du topo, eta haren aurka mendekua hartuko du. Umorez ukituz tindatutako drama garratza da.