Reggaetona tronutik kendu duen erregina

Gezurra badirudi ere, soilik mandatari bat dago Spotifyn: Queen!

Spotify plataforman etengabe aldatzen doa lehen postuko tronuaren jabea, baina azkenaldian reggaetonak luzez hartua zuen eserlekua. Orain, erregina berri batek eskuratu du lehen postu hori; Queen taldeak. Arrazoia? Asteotan estreinatu duten Bohemian Rapsody filma. Musika bandaren biopic arrakastatsuak taldearen doinu mitikoenen berpizkundea ekarri du, mundua berriz zoratuz Bohemian Rhapsody, Don’t Stop Me Now, Another One Bites The Dust, Under Pressure (David Bowierekin batera) eta We Will Rock You abestiekin.

Hala, tronutik aldendu dira Maluma, Luis Fonsi edota Shakiraren reggaeton doinuak; haien ordez, Erresuma Batuko rock bandak oraintxe bertan 25.000.000 entzule ditu plataforman, beste inork baino gehiago.

Brian May, Queen taldeko gitarra jole ohiak, poz handiz partekatu du Top10 zerrenda berria; Zorionak!

 
 
 
Ver esta publicación en Instagram

Wow ! UK Rock music chart this week. Things happening I never would have thought possible. Thanks folks. Thrilled. Bri (to see second sheet please swipe left to see the right hand image)

Una publicación compartida de Brian Harold May (@brianmayforreal) el