Rasta Government
Nolakoa litzateke Rastek osatutako gobernua? Auskalo. Junior Reid-en proposamenak, musikalak behintzat, gure babesa du. Urteetako ibilbideak ematen duen esperientziatik abiatuta, disko biribila osatu du jamaikarrak: reggae musikaren erritmo klasikoak kantu batzuetan eta erritmo txikitzaileak besteetan. Gustu guztiak asetuko ditu. Black Uhururen ahots nagusia izandakoak maila txukunari eutsi dio. Diskoaren bertsio digitalean zazpi opari datoz, eta horien artean, bitxikeria moduan, "One Blood" kantuaren gaztelaniazko bertsioa, Fidelek egindakoa. Odol bakarra.