RapHerria diskaren kontzertua Azkainen larunbatean
Info7 irratiaren eskutik, euskal rap musikari oihartzuna eman eta euskal kulturaren bilakaerari ekarpena egiteko asmoz, RapHerria diskoa osatu zuten iragan urtean. Durangoko Azokan aurkeztu zute, eta orain diskoaren bira egiten ari dira. Larunbat honetan Azkaingo gaztetxean diskoko hiru talde arituko dira, iluntzeko 21:00etan hasita, eta 10 euroko sarreren truke, diskoa jasoko duzue doan.
Diskoan Euskal Herri osoko hamazazpi taldek hartu dute parte. Guztiek euskarazko rap musika egiten dute, eta batzuek espresuki sortu dituzte kantuak bilduma honetarako. Larunbat honetan, baina, Goienetxe Anaiak, La Chula Potra eta 2zio taldeak bakarrik arituko dira, eta orotara sei kanta berri joko dituzte.
Diskoan parte hartu duten taldeak
Norte Apache
MAK
Bad Sound System + Asthmatic Lion
La Chula Potra
ZKH (Goienetxe Anaiak)
FLCH
121 Krew
Indarrap
Raperos de Emaus
2zio
ZTK Rap
FDLN
Ardi Beltza
Thow MC
100% Gorumet
RPV
Toastibarre
Mix6Y