Rafa Nadal, Londresetik Gasteizera
24 urteko tenislari espainiarrak Winbledon txapelketa entzutetsua irabazi ostean, Euskal Herrira bidaiatu du, Mikel Sanchez sendagileak belaunak aztertzeko.
Rafa Nadal munduko tenislaririk onena da, eta Winbledon bigarren urtez irabazi du finalean Berdich txekiarra mendean hartu ostean. Aurretik ere mina izan du tenislariak belaunetan eta behin Londresen lehiatuta, Gasteizko sendagilearengana joan da. Antza, ez du lesiorik eta beraz, normaltasunez jokatzen jarraitu ahal izango du.