"Zu bezain ahul"

Ez dio gezurrik izenburuak. Ahulezia. Horixe, Karmele Jaioren azken ipuin bildumaren ardatza. Hamabost istoriok osatzen dute liburua, eta guztietan, haien ahuleziak agerian uzten dituzten pertsonaiak dira protagonista. Dena dela, ahuleziak berak baino, arazoaren aurrean hartutako jarrerak lotzen ditu istorioetako protagonistak. Izan ere, hamabost pertsona horietatik, inor ere ez da gai bere ahuleziari aurre egiteko.