"Zinea eta literatura"

Durangoko azokan interes handia piztu zuen liburua duzu honakoa, irakurle. Zinea eta literatura. Bien arteko harremanaz ari zaigu Harkaitz Cano; dotore eta fin, ohi duen legez. Zeluloidea eta liburua, bikote perfektua edo ezinezko bikotea ote diren... azterketa literario bereziaz erantzuten zaio galderari. Horretarako, Cano bien artean aritu da dantzan. Eta maisutasunez azaleratu ditu bakoitzaren kontraesanak, bien arteko loturak… liburu interesgarria, zinez.