"Vostok" **

Vostok taldearen lehen lana duzue honakoa, eta hori antzeman egiten da, egia esan. Diskoko lehen abestitik, argi dago zein den taldearen eragin nagusietako bat –Pearl Jam, akaso?– eta Eddie Vedderen itzala ere hor ageri da, luze eta indartsu. Hala ere, ez da hori zeharka meharka antzematen zaien eragin bakarra, metal alorreko printza asko ere badira eta. Vostokekoek lana hartzen dute kantuen barne garapena zaintzeko eta intentsitateak lantzeko, xehetasunak eta moldaketa txikiak zaintzeko, eta oinarri erritmikoa sendoa eta iradokitzailea izan dadin –hor, baxuaren lana nabarmentzen da diskoan–. Vostoki potentzialitatea ikusten zaio, eta hori ez da gutxi lehen diskoa izanik.