"Volkgeist /Herri gogoa"

Volkgeista herri baten mentalitatea edo nortasuna da. Kontzeptu hau Herder, Hegel eta Alemaniako beste pentsalari batzuek sarri erabili zuten. Azken urteotan, maiz jo dute kontzeptu honetara hainbatek Euskal Herriko abertzaletasunari iseka egiteko. Azurmendik dioenez, erabilera horrek ez du ez hanka ez buru. Vokgeista aztertu du Azurmendik, eta besteak beste, agerian utzi du Espainiako egileek askoz gehiagotan erabili dutela kontzeptua Euskal Herrikoek baino.