"Vol 3- Further in time"

Afro Celt Sound System kolektiboak 1996an kaleratu zuen "Vol.1: Sound Magic" lehen diskoa. Afrikar perkusioak, zeltiar melodiak eta musika elektronikoa nahastea ez zen berria izango, baina gu  zur ta lur utzi gintuen. Garai hartako adituek jaramonik egin ez zioten arren, entzule-erosleok gustura gozatu genuen. 3. alearekin datoz orain, eta oinarrian osagaiak berak diren arren, zapore desberdina hartzen diogu dastaketa bakoitzean.