"Unidad de desplazamiento"

Beti egon dira parodiatik gertu, J abeslariak duen kantatzeko era lokartua dela eta, baina gero eta sinesgarritasun handiagoa dute. Izan ere, egiten duten abesti bakoitzak inguruko talde gehienak lekutan uzten ditu. Pop musikak berak bezala, badute txoriburu alderdia (kantuen izenburuei erreparatu besterik ez dago), baina batzuetan ez dakizu adar joka ari ote diren ala sakonegi iristen ote diren. Argi dago, hala ere, garaikide duten inork baino musika gehiago entzuten dutela. Zuzenean ez galtzeko modukoak dira. Aukera urtea amaitu baino lehen izango duzue Donostian, Iruñean eta Bilbon.