"Ultrakomunikatzen"

Denbora asko eduki gaituzte esperoan, baina itxaroteak merezi izan du. “Ultrakomunikatzen” disko berriaren izenburuak iradokitzen duen bezala, “ultra” kontzeptutik inoiz baino gehiago edan du Anestesiak. Diskoko abestiak ultra-indartsuak dira, ultra-gogorrak, eta hori baino gehiago… oso konposizio onak. Bada beti harritu izan nauen Anestesiaren ezaugarri bat: zati azkarrak geldialdi eta mantsotzeekin nahasteko duten sena, trash estilorik onenean. Ezaugarri hori bere onenean dastatu ahal da disko honetan.