"Txapelpunk"
Rip zuzenean ikusi nuen hamaika aldietan, eta baita bere "No te muevas" diskoa entzun izan dudan bakoitzean ere, beti galdera bera egin izan diot nire buruari: zein "fa" klase jotzen du Yul gitarrajoleak, behatz erakuslea erabili gabe halako soinu indartsu eta berezia ateratzeko? Beste gitarrajole batzuei nire kezka azaldu, eta haientzat ere misterioa zela jakin izan dut. Punk rock estiloko lan txukun hau entzundakoan inork errepikatzea lortu ez duen akorde hori topatzea izan da poz handiena. Instrumentalki kantu onak dira. Ahotsa da, agian, kale egiten duen osagai bakarra.