"Ttakunpa"
Urteak dira perkusio taldeak herri txikietako festa egitarau alternatiboen parte direla. Edonor dantzan jartzeko trebezia izugarria dute. Ttakunpakoek brasilgo batucada erritmoen eremua gainditu, eta bertako zein kanpoko tresnekin emanaldi dotorea osatu dute, musika eta dantza primeran uztartuz. Batucada, txalaparta, ahots afrikarrak... festa gune erraldoia da hau!