"Tonto el que lo lea"

Urteekin batere aldatzen ez den jendea badago. Iñigito “Txapel” horietako bat dela: lekeitiarrak estilo bat du, eta estilo horretan sinesten du. “Tonto el que lo lea” honek ez du aparteko berrikuntzarik eskaintzen, ez notak elkartzerakoan, ez erritmoetan, ez hitzetan, ez abesteko moduan ere. Baina hori horrela izan arren, berehala antzematen dira “Txapel”en ezaugarriak: punk kantak egiten daki, melodiak itsaskorrak sortuta. “Tonto del kulo”, “Yo soy feliz”, “Zer patetikoak diren” eta “Rekuerdos” buruan geratzen diren lelo horietakoak dira.