"The Remixes 1997-2000"
Berlingo Jazzanova DJ elkarteak 1997-2000 urteen artean egindako nahasketa lanak plazaratzea erabaki izanak sekulako harrera izan zuen zaleen artean, batzuk ia ezinezkoak baitziren topatzeko. Nahasketa horiek egiterakoan zein artistei begiratzen dieten ikusi bezain laster (Azymuth, UFO, 4Hero, Incognito...), pentsatuko duzu nondik norakoak izango diren disko bikoitz honek dakartzanak. Bada, jatorrizkoak oso onak izanda, nahasketen emaitzak hobeak dira: junglea, techno-a eta jazza, eskutik helduta. Kremazko diskoa.