"The mix up" ***

Indar berriturik datoz Beastie Boys taldeko lagunak. Besteak beste, Bad Brains taldearen disko berria ekoitzi eta gero, disko berria aurkeztu dute —hiru urte joan dira aurrekoa, To The 5 Boroughs, kaleratu zutenetik—. Beastie Boys taldekoak maisu dira estiloen mugak apurtzen. Hardcore-punk erritmoekin hasi eta rap musikaren ezinbesteko talde bilakatu dira; tartean, jazz eta rock estiloekin ere jolasean ibili dira. Guztira hamabi kanta instrumental. Abeslarien ametsa.