"The Invisible Ban"

Aurreko diskoak, “The man who” izenekoak, izugarrizko harrera ona izan zuen hasieran, aparteko bultzadarik eman ez zitzaion arren. Bi urteren buruan, taldea bera garatuago dagoelarik, lan berri honetako kantuen oreka zaindua, Fran Healyren ahots fina lagun, iritsi zaie brit-pop deitutakoa ahalik eta azkarren ahaztu nahi duten entzule ingeles gazteei, Radiohead,  Coldplay eta Doves-i heltzen dieten berberei, alegia. Bakardadea eta erantzunik gabeko maitasuna ardatz (taldearen izena Wenders-en “Paris, Texas” filmeko pertsonaiari hartu zioten), noiz edo noiz Neil Young lirikoenaren bide beretsutik dabiltza.