"The experience"
Winston Rodneyk 35 urteko ibilbidea du musika munduan. Bere garaiko gazte gehienek ez bezala, munduari hainbat bira emateko aukera izan du musikari esker. Ahots pribilegiatua eduki gabe, komunikatzaile fina da: bere kantetan sufrimenduaren garratza antzeman daiteke, eta itxaropenaren distira. Urtetako borroka eta gero, atsedenerako prestatzen ari da. Diskoetxe propioa du, eta gauzak bere erara egin nahi ditu. Disko bikoitz (+DVD) honetan, orain arte argitaratu gabeko abestiak eta Rodneyren zuzenekoen indarra erakusten duten hainbat grabazio aurkituko ditugu.