"The definitive collection" ***
Femi Kuti Afrika beltzaren indarraren isla da: erritmoaren eta garrasi musikatuaren eredu eta duintasunaren mezulari letrak ulertzeko ahalegina egin beharko genuke, merezi du eta. Bi diskoz osatutako bilduma honetan, orain arteko ibilbideari errepasoa egiten zaio. Oro har, Femi Kutiren eta bere taldearen kanta eder eta ezagunak daude lehen diskoan baita lehen urteetan kaleratutako abesti ezezagunak ere. Bigarren diskoan, berriz, Femi Kutiren hainbat kantaren nahasketak entzuteko aukera dugu.