"Talatik tiroka"

Gehienok ETBko programa bati esker ezagutuko duzue… Bera da, bai, filosofo, filologo berezia. Baina aurretik ere baditu liburu gehiago idatziak; lau, hain zuzen. Azkeneko zortzi urteotan idatzitako saiakera laburrak bilduma batean jaso eta liburua besapean duela datorkigu oraingoan. Bizilekutik, Bermeoko talatik, izenburuak argi adierazten duen bezala. Gaiak ohikoak dira, baina Zapiainen ukitu umoretsu, zorrotz eta, zergatik ez, atipiko horrek berezi egiten ditu.