"Suminaren estrategia"

Oraingoan ere, misteriozko nobela batekin datorkigu Fernando Morillo. Intrigazko trhiller-ak eta polizia-liburuak maite badituzue, gustura irakurriko duzue istorio hau: hemen ere ugari dira bi aurpegiko pertsonaiak, irakurketa ugariko gertaerak, ezkutuko mezuak. Aimar Goikoetxea izeneko antropologoa da nobelaren protagonista. Emakume batek eskaintza erakargarria egingo dio Aimarri: emakumeak diru asko ordainduko dio, etxetik alde egin dion semea etxera itzularazten badu. Ohi bezala, ezer ez da dirudien bezalakoa…