"Se habla español"
Kalkulagailua hartu dut diskoa entzun ondoren. Bai: hamasei abesti ditu diskoak, eta, batez beste, minutu eta erdi irauten du kanta bakoitzak. Beraz, lehen punk agindua betea dago: abestiek labur behar dutela beti. Eta baita bigarren agindua ere: inoiz ez dela punteorik egin behar. Lendakari speed-zale hauek ez dira ezer berririk asmatzen ari, baina ederki moldatzen dira beren estiloan. Eta ironia da euren arma onena: se habla español en Euskal Herria/se habla español, más que en Andalucia/se habla español en Euskal Herria/habla más el vascuence hasta la policia. Antzeko leloak barra-barra daude diskoan, besoa altxatuta kantatzekoak. Take it easy!