"Satanen seme"



Charles Bukowskiren izena entzunez gero, oroimenaren eta irudimenaren arkatza berehala hasi ohi zaigu buruan bere mundua marrazten: alkohola, arloteak, prostituzioa, deshumanizatutako langileak… Satanen seme lanak horixe dakarkigu. Eta dena, jakina, Bukowskiren idazkera zuzen eta zakarrak kontatua.  Horregatik, 21 narrazio labur eta gordin hauek asebete egingo ditu idazle estatubatuarraren zaleak.