"Rimmel"

SUSA
Koldo Izagirreren liburu honetan alaba da protagonista. Poema, kantu eta asmakizunen bitartez, istorio oso bat kontatzen digu Koldo Izagirrek lau ataletan: alabaren jaiotza, ondoren eskolaratzea, gero nerabezaroa... eta azkenik, gurasoen eskuetatik askatzea. Gurasoaren poemak dira “Rimmel” liburukoak, gurasoentzat eta seme-alabontzat idatziak.