"Rhythm Double"
Sly Dunbar eta Robbie Shakespeare erritmoaren bikote perfektua dira. Bateria eta baxu jotzaileak reggae musikaren arima dira; heartbeat-a, lurraren taupada. Duela urte asko, musikarien artean Sly&Robbie zituzten reggae taldeen disko guztiak erosten nituen taldeak edo abeslariak ezagutu gabe ere. Reggae disko gehienetan parte hartzen zutela konturatu nintzen, ordea, eta selektiboago bihurtu nintzen poltsikoak aginduta. Gaur egun, izar handiak dira, eta bai reggaean bai rap edo r&b-aren munduan ondo kotizatuta daude. Maisuak badira ere, Sly&Robbie izena erabilita kaleratzen dituzten diskoek kutsu komertzialegia izaten dute, gure gusturako. Modan dauden edo garai batean arrakastatsuak izan ziren erritmoen birziklapena egiten dute. Azalekoa.