"@" XVI. mendeko ikurra
"@" ikur modernoa omen da; teknologia berriek sortua dela dirudi. Usteak erdi ustel. Giorgi Stabil Erromako Unibertsitateko irakasleak dioenez, duela 500 urte Veneziako merkatariek "@" ikurra erabiltzen zuten, antza, anfora izeneko neurria izendatzeko. Leonardo da Vincik ere ikur hau erabili omen zuen bere idatzietan.