"Perfumea"



Irakurria izan gabe ere, nork ez du nobela honen berri? Patrick Suskin alemaniarrak 1985ean idatzi zuen Perfumea. Arrakasta handia izan du ondoren: 50 bat hizkuntzatara itzuli dute, eta iaz filma egin zuten. Orain, euskaraz irakurtzeko aukera dugu. XVIII. mendeko Frantzian dago girotuta nobela, eta usaimena izugarri garatua duen hiltzaile baten gorabeherak ditu ardatz.