"Olatu baten zai"

Erdibidean utziko ez zaituen talde horietako bat da Elurretan. Edo bihotzez maite duzu, edo erraietatik gorroto, baina bi sentimendu horien artean erdibiderik ez dago. Hala ere, gauza bat ukaezina da: nortasuna du taldeak, eta elurra mara-mara ari duenean bezala, irudi poetikoak sortu nahi dituzte abesti eta hitzetan. Disko honetako bost kantuok, erabateko salbuespena dira gaur egungo euskal musika estereotipatuan, baina esan dezagun egia: tonu altuenetik jaisten ez den ahots hori, eta “Oración” bezalako kantuek tonu surrealista ematen diote diskoari, eta surrealismo irudipen hori areagotu egiten da “Olatu baten zai” bideoklipa ikusterakoan. Aholku bat, entzule: take it easy!