"No Categories 3"

EEBBetako disketxe interesgarrienetakoa da Ubiquity. Bere barruan oso musika estilo desberdinak jasotzen ditu, osatuak dituen azpizigiluei esker. Horrela Cubop izenekoa latindar kutsua duten musikak jasotzen ditu (Pucho & His Soul Brothers, Papo Vazquez, Francisco Aguabella...), Luv´N Heihgt izenekoak soul eta funky doinuak berreskuratzen ditu eta Cookin´ek acidjazz eta hip-hop ingurukoak. Musika elektronikoa eta jazza dute elementu amankomuna. Bilduma honetan guztietatik dastatu ahal dugu.