"New comer"
Jazzaren eta musika elektronikoaren arteko maitasun-gorroto harremana ez da gauza berria. Egia esan, musika hauen arteko harremanetik oso emaitza interesgarriak atera dira azkenaldian eta gure artean, besteak beste, St. Germain ezizeneko musikariak egindako Tourist lanak izan du oihartzunik handiena. Aditu askok Ludovic Llorcaren musika Ludovic Navarrenarekin alderatu dute. Ez gara gu horretan hasiko, biak maisu lanak iruditzen baitzaizkigu, eta beraz, biak entzutea gomendatuko dizuegu.