"Musika Airean"

Bakardadea lagun duen alargun tristea da Elena. Bizitzaren trena aspaldi galdu zuela uste du, eta oroitzapenek baino ez dute haren bihotza laztantzen. Saminaren arantzik ere bada iragan idealizatu horretan, baina. Etxeko lanetan laguntzen duen neska ekuadortarrak errotik aldatuko dio bizitza bat-batean. Eta, hala, adiskidantzaren xendra aurkituko du. Estilo arin eta xaloz idatzia, irakurleen sentimenduak gatibatzeko gai da eleberria.