"Marihuanazko bufandak"

Maritxuak landatzeko garaian gaudenez, aproposa iruditu zaigu liburu berezi honen aipamena egitea. Kalamua legeztatzearen alde dauden hainbat idazleren testuekin osatutako liburua da, eta marihuana usaina dario alde guztietatik: narrazioak, bizkotxoak… Liburu dotore eta ausarta da, eta ihes egiten die horrelakoetan ohikoegi diren topiko txepeleei. Egileek ezin zuten liburua egokiago deskribatu: "debeku guztien gainetik landatutako hitzak dira. Marihuanaren kearekin egindako bufandak".