"Los enigmas de la conducta humana" **
Dionisioren ikasle aurreratuenek laugarren diskoa isuri berri dute. Lehengo lepotik burua, oraingoan ere abiadura biziko rock and roll erakustaldia egin asmoz datozkigu Bertto Sifredi, Spartakus, Ion Stagliano eta Juan Jolmes. Jorge Reboredo soinu teknikari eta gitarrajole apartak zuzendu ditu estudioko lanak, riff basati eta latex artean. Aurreko diskoak bezala, honek ere hamasei abesti ditu, bata bestearen atzetik, etenik gabe. Dionisiotarrak ez dira alferrik punk zikinenaren ikono!