"Londres kartoizkoa da"

Hamazazpigarren teilatutik tren-geltokia zelatatzen du Phineas gazteak, aspaldi desagertu zen arreba aurki itzuliko den itxaropenez. Orobat, adiskide minenen laguntzaz, memoriaren puzzlea ere osatzen ahaleginduko da ahanzturaren sasoi makurrean. Diktaduraren esentziaz gogoeta egiten du Unai Elorriagak, estilo lehor eta biluzian. Hausnarketa politikoa, intriga iluna eta sentimendu urratuak uztartzen dituen nobela iradokitzailea da.