"live 1985"
Argitaratu dira Government Issue taldeak 1985ean Kalifornian emandako gira ospetsuko kontzertuak. DVDaren kalitatea ez da onegia, baina garrantzitsuena zera da: grabazio historiko honek ezinhobe islatzen duela garai hartako Washington D.C.-ko hardcore-punk mugimendua. Beti bezala, taldearen zuzenekoa itzela da. Izan ere, Government Issuek abestiak bata bestearen atzetik kateatzen dituen bitartean, John Stabb frontman karismatikoak entzulegoa bere egiten du, ironiaz, satiraz, kontrolatutako kaosaz. Dvd honetako abestiak Joy ride eta The fun just never ends disko klasikoetan oinarrituta daude. Mad at my self, Plain to see, Sheer Terror, Joyride eta Time to escape kantak berriro entzun nahi dituzu?