"Let it Roll"
Robert Fisher musikaria ezkutatzen da folk rock egitasmo honen atzean. Bertan, countrya, folka, eta rock kutsuko kantu luze ilun eta mamitsuak jasotzen dira; tartean, Bob Dylan handiaren "Ballad of a Thin Man". Kantuak Fisherek eta Steve Wynnek, Dream Syndicate taldeko kide ohiak, idatzi dituzte. Emaitza, Nick Cave and The Bad Seeds, Walkabouts edota Lambchopek argitaratzen dituzten lanen parean dago; countrya, folka, edota gospela maisuki gaurkotzen dituzten rock talde garaikideak, alegia. Lan anitza da, erakargarria eta sendoa, nahiz eta kantu bakoitzak bere nortasun propioa duen.