"Last Night I met The Devil" **

McCann, Australiako Perth hirian jaioa, The Drones bandaren jatorrizko kide ohia da. McCannek estilo ugari lotu ditu oraingoan, rock and roll disko biribila egin arte; diskoan, country alternatiboa, rock amerikarra eta blues zantzuak antzeman daitezke, esaterako. Aipatzekoa da b aldea betetzen duen kanta bikoitza —bai, lagun; disko hau biniloan aurki daiteke, Bang! zigiluari esker—: She´s intermediate/ Hoodoo Joe.  Abestia steel gitarra doinu mingarriekin hasi eta rock indartsuz beteriko pasarte luze batekin bukatzen da; Antipodetako Neil Young-a balitz bezala.