"Kea"
Kateak kantaren pasarte batean, pausak eta pausoak aitatzen ditu Mikel Laboaren Lekeitioak gogora dakarzkigun Kea taldeko kantariak. Pausak eta pausoak. Hitz konbinazio polita Beasaingo talde honen lehen diskoa deskribatzeko: abesti pausatu hauek pausaka eta pausoka entzun behar direlako, behin eta berriz, konposizioen ñabardura guztiez jabetu nahi bada, behintzat. Taldeak folk rock gisa definitzen du bere musika estiloa, eta definizio egokia ez dirudien arren, begibistakoa da beasaindar hauek Euskal Herrian nagusi diren parametroetatik urrun dabiltzala. Gu, Ametsetaz eta Reflexio bat bezalako kantek talde berezi baten aurrean gaudela erakusten dute.