"Join" **

Alabamako rock kantautore gaztea nire musikari kuttuna da. Izan ere, bere lehenengo diskoak —Dan Sartain vs. The Serpientes (2003)— erabat harrapatu ninduen. Horrez gain, zuzenean ikusteko aukera ere izan ge-nuen, Hot Snakes handiekin batera, Gasteizko Helldorado aretoan. Estatubatuarrarenak disko koloretsuak dira. Beti ere, rock and roll-aren sustraietatik abiatuta, rockabilly estilotik hain zuzen, kantu biribilak idazten ditu. Sartaini berdin zaio blues-a jotzea, boleroak abestea —Besame mucho kantaren egokitzapena egiten du— zein mariachiekin aritzea. Gaur egun entzun daitekeen kanta idazle onenetarikoa da.