"Itzarri nahi ez zuen printzesa”

ALBERDANIA-EEF


Planteamendu klasiko batetik abiatuz, fabula erabat modernoa sortu du Juaristik liburu honetan. Printzesa lo dago, eta hura itzartzeko, ipuin bat esan behar da. Iratzartzen duena berarekin ezkondu eta errege bihurtuko da. Europako herrialde ezberdinetatik etorriko dira printzeak, nor bere ipuina kontatzera. Herriak, ordea, errege izan nahi duen alkate bat du. Eta, nola ez, bi maitale txiro ere badira tartean, Joanes eta Justina.