"Iluntzean"

Gurean predikamendu txikiegia duten beste zenbait musika estilo ez bezala, osasuntsu dago euskal metala. Eta hain zuzen, osasun egoera on horren erakusle da Bidebat talde bizkaitarrak kaleratutako lehen disko hau. “Iluntzeak” honek talde gehientsuenek estreinakoan erakusten ez duten zerbait dauka: abesti onak, oso ondo funtzionatzen duen ahotsa, intentsitatea… eta neurtzen zailagoa den zerbait, feeling ona, alegia. Pieza bikain asko dago disko honetako hamar  abestien artean: “Iluntzean”, “Itxaropen uhartea” eta “Zenbat bider”, adibidez. Hala ere, gauza itsusirik ere bada: “Gaur ere” kantaren hasieran bi ahotsetan egindako koru hori, esaterako.