"I Am You" ***

Belgikako musikari honen disko berriak —hirugarrena— ez du ezer berririk eskaintzen. Aurrekoen bideari jarraitzen dio, eta jazz musikaren eta erritmo elektronikoen arteko harremana ederra izan daitekeela berrestera dator. Musika adituek nu-jazz izena jarri diote harreman horri, eta jazz klasikoaren jarraitzaile askok kritikatu egin dute, azalekoa omen delako. Horren zorrotzak ez garenok doinu hauekin gozatzen dugula onartu behar dugu; jazzarekin, soularekin eta base erritmiko elektronikoekin egindako jokoa oso txukuna dela uste dugu.