"Gutiziak"

Txalaparta, 2000
230 orrialde
Ipuina


29 ipuin jasotzen ditu bilduma honek, 29 emakumezkok idatziak. Duela bi urte inguru, Emakumezko Idazleen Lantaldea sortu zenean sortu zen liburu hau egiteko ideia ere. Gillermo d´Orangeren aipu batek irekitzen du liburua:  "Itxaron beharrik ez dago zerbaiti ekiteko; arrakastarik ez da behar tinko irauteko" dio aipuak, emakumezkoek euskal literaturan esateko asko dutela –eta esaten ari direla- argi utziz. Txokokeriarik gabe, beti ere. Bilduma zabal guztietan bezala, denetik aurki daiteke bertan. Nork bere gutizia hauta dezala sorta zabal horretatik...