"Fucking artists"

Hamar istorio bildu ditu Montoiak liburuan, mota guztietakoak: Jaurlaritzan ari den emakumearen eta bere bizkartzainaren arteko gora beherak, Estatu Batuetara jazz abeslari bati buruzko informazio bila abiatuko den musikazalea, futbolean arrakasta lortu nahi duten hiru gazte… Istorioetako batzuk gordinak eta ilunak dira, baina badago umorearentzako eta ironiarentzako tokirik ere. Pertsonaiek gertukoak dirudite, hezur haragizkoak, eta egoerek errealak. Liburua irakurri eta gero argi geratzen da nor den benetako artista.