"Euskal karma"

SUSA
 


Jon Alonsok lehendik argitaratuak ditu "Idiaren eraman handia", "Katebegi galdua" eta "Camembert helburu". Liburu berri hau, "Euskal karma", rapsodia bat dela diosku idazleak. Rapsodia hitzak, azkenik, zera esan nahi du: konposizio edo kontakizun libre bat. Nobela honetako gaiak hauexek direla esan daiteke: literatur kanona, euskal kultura, hizkuntzalaritza... Farsa esperpentiko bat irakurriko duzu finean.