"Central Heating 2"

Fuck Ingland-en egiten den hip-hop eleganteena aurki daiteke Grand Central izeneko disketxe honen artxiboetan. Hip-hop zaleek kontutan hartu beharreko disketxea da hau eta Ingaleterran hip-hop ona egiten dela erakustera dator. Rae & Christian taldekoak daude guzti honen atzean eta hori argi geratzen da diska bikoitz hau entzuterakoan. Hip-hop eta northern soul musiken arteko nahasketa bultzatzen dute eta emaitza gaur egun entzun daitekeen hip-hop musikarik dotoreena da. Belarri finentzat.