"Autokarabana"

Herri bateko kooperatiba batean lan egiten duen berrogei urte inguruko gizaseme baten nondik norakoak dakarzkigu Fermin Etxegoien kazetariak kutsu autobiografiko nabaria duen nobela honetan. Gizarte modernoaren erretratu gazi-gozoa da oso, eta bertan, familiaz, aberriaz, bakardadeaz eta euskarari berari buruz ere gogoeta egiten du idazle oñatiarrak; ironia finari uko egin gabe. Eleberri bizia, irakurterraza eta hagitz interesgarria da.