"Aphrodisiac" ***
Andre Williams estatubatuarra 50eko eta 60ko hamarkadan hasi zen rhythm and blues, soul eta funk doinuak grabatzen. Eta gaur egun, 70etik gora urte dituen arren, musika munduan dihardu. Aphrodisiac hau The Diplomats of Solid Sound bandarekin grabatu du. Mota guztietako kantak daude; soul, rhythm and blues, latin jazz, rap eta rock oihartzunak ditu, adibidez. Batzuk maitasunari buruzkoak dira eta beste batzuk, aldiz, Katrina urakanari buruzkoak
Alkoholismoari buruzkoak ere badira. Izan ere, Erritmo Jauna biziozale amorratua da; droga sorta ederra hartutakoa da. Orain, ordea, I don't need Mary (Juana) bezalako kantak idazten ditu.